400 urte gora begira

  • Holanda, 1608. Hans Lippershey lente fabrikatzaile alemaniarrak teleskopioa asmatu zuen. Legendak dio bi haur –Lippersheyren seme-alabak, agian– lenteekin jolasean zebiltzala haren tailerrean, eta nahi gabe lortutako konbinazio bati esker, urruneko objektuak handiago ikustea lortu zutela.
Teleskopioa
Galileok asmatutako teleskopioa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Fenomenoaren garrantziaz ohartuta, asmakizuna Holandako agintariei eskaini zien Lippersheyk, sekretupean. Baina mirari hura erakusteko hainbat demostrazio prestatu zituzten holandarrek. Erakustaldi horietako batean izan zen Jacques Badovere frantziarra, eta bere maisu izandakoari gutun bat idaztea erabaki zuen, asmakizunaren berri emanez.
 
Maisu hura Galileo Galilei zen, eta 1609ko maiatzean jaso zuen eskutitza. Bertan Badoverek zioen, begi hutsez ikus ezin zitezkeen izarrak beha zitezkeela teleskopioari esker, eta tramankuluaren deskribapen labur eta sinplea egin zion. Nahikoa izan zen Galileok bere lehen teleskopioa egin zezan, organo zahar baten hodia erabiliz lenteei eusteko. Holandakoa baino askoz hobea zen italiarrak egindakoa: objektuak askoz gehiago handitzen zituen eta formak ez zituen hainbeste desitxuratzen. 1610eko urtarrilaren 6ko gauean, hodi zahar hura Ilargira begira jarri zuen, gero Jupiterrera begira, zenbait izarretara zuzenduta ondoren… Astronomia modernoa jaio zen.
 
Tresnaren eskubideak Veneziako Errepublikari eman zizkion, eta hortxe amaitu ziren Galileoren arazo ekonomikoak: objektu berri haren balizko aplikazio militarrek interes handia piztu zuten Errepublikako agintarien artean, eta esker ona dirutan adierazi zioten. Baina Galileoren gogoa ez zegoen lurreko kontuetan, zerukoetan baizik.
 
Ilargiaren kraterrak eta ehunka izar ikusten lehena izan zen, baina aurkikuntzarik garrantzitsuena Jupiterren ilargiena izan zen; Kopernikoren teoria heliozentrikoa baieztatu zuen.

Guztira 60 teleskopiotik gora egin zituen Galileok, gehienak nahiko kaxkarrak, urte batzuk geroago Johannes Keplerrek esandakoaren arabera, behintzat. Keplerrek berak, Huygens-ek, Cassinik eta beste hainbatek asmakizunari hobekuntza nabarmenak erantsi zizkioten berehala.
 
Gaur egun, hamar metrotik gorako diametroko teleskopioak daude, 100 metrora iristen diren teleskopioak egiteko proiektuak badira, eta espazioan ere badabiltza ale batzuk. Hubble teleskopioak, esaterako, 11.500 milioi argi-urtera dagoen izarra ikustea lortu zuen. Eta merkatuan edozeinek eskura ditzakeen teleskopio merke eta sinpleenek 180 aldiz handitzen dute irudia; Galileoren lehen teleskopioak sei aldiz handitzen zuen, eta Lippersheyrenak hiru aldiz baino ez.

Azkenak
2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


Eguneraketa berriak daude