Relax liburua
Fantasia sexualak errealitate bilakatzeko hainbat bide eskaini ditu Rafa Ugaldek Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratutako Relax liburuan. Bederatzi kontakizun dira, sexu gosea kentzeko beste hainbeste bide erakusten dituztenak. Narrazioetako protagonistek egunkarietako sexu iragarkietara jotzen dute euren fantasiak egia bihur daitezen. Iragarki horien atzean dauden emakume eta gizonak iruditzen zaizkie aproposenak gutizian dituzten sexu harremanak izateko.