Nokia gurpilen iragarkiaNokia gurpilen iragarkia
Orduan, beste errota bat martxan jartzea erabaki zuen Idestamek, Nokianvirta ibaiaren ertzean. Ibaiak izen hori zeukan, inguru horretan nokia izeneko lepahoriaren antzeko ugaztun txiki asko zebiltzalako. Eta Idestamek izen hura ipini zion bere enpresari.
Europako industrializazioak paper eta kartoi eskaera izugarri handitu zuen. Eta Nokia proportzio berdinean hazi zen. Etengo ez zen hazkunde hartan, beste bi enpresa izan zituen lagun energia hidroelektrikoan hain aberatsa zen lurralde hartan; 1898an sortutako Finish Rubber Worksek lehengai berri bat ustiatu zuen, kautxua, eta gurpilak eta zapatak egiten hasi zen arrakasta handiz; Finnish Cable Works 1912an sortu zen, telegrafo eta telefono sareak indartzeko beharrari erantzuteko. 20ko hamarkadan hasi ziren bi enpresa horiek Nokia izena erabiltzen, ofizialki Nokia taldea 1967a arte sortu ez bazen ere.
70eko hamarkadan, telefonia mundua elektromekanikan oinarrituta zegoenean, Nokiak sekulako arriskua hartu zuen lehen sistema digitala erabiltzean. Baina asmatu egin zuen. 1981ean lehen telefono “mugikorra” –hamar kiloko pisua zuen– egin zuen, eta 1984an, bost kilo besterik pisatzen ez zuen Mobira Walkmanen eskutik, iraultza ekarri zuen. Duela hamar urtetik hona, 1998az geroztik, telefono mugikorren munduko ekoizle handiena da.
Nokiak dagoeneko ez dira existitzen, industrializazio basatiak Finlandiako lakuetan bizi ziren ugaztun igerilari horiek desagerrarazi zituelako. Baina, paradoxikoki, nokia da mundu guztian suomierazko hitzik ezagunena.