Pinua eta errepidea

  • Pinuarena da Bizkaian eta Gipuzkoan polen ugariena, urte guztiko polenaren %30a. Beste lurraldeetan ere erruz agertzen da, baina haritzaren Quercus familiarena, batik bat, eta tokian tokiko beste batzuenak ugariago azaltzen dira. Gasteizko Santiago Apostol Ospitaleko Alergia eta Immunologia saileko Gabriel Gastamintza Lasarteri zor diogu pinuaren polen honek eragindako alergien berria. Berez ez da alergia sortzaileen zerrendetan azaltzen. Baina geurean kontuan hartzekoa dela dio doktoreak.
Errepidea
Errepidea
Munduan hiru milioi eta erdi hektarea –gutxi edo asko, hamar bat milioi golde– daude intsignisaz (Pinus radiata) landatuta. Kalifornian, bere sorlekuan, aldiz, 8.000 hektarea besterik ez ditu bere. Euskal Herrian 150.000 emanak dizkiogu, ipar hemisferioan ezagutzen duen azalera handiena... Australian, Txilen eta Zeelanda Berrian hemengo aldean askoz gehiago izanagatik ez ditu hemengo polen mailak harrapatzen. Azken horretan aire metro kubikoko 120-160 polen ale neurtu izan dira. Bilbon, ostera, 447.

Tarteka ikaragarrizko polen hodeiak izaten dira, eta beste inon ez bezala pinuaren polenari alergia dioten gaixoak azaldu dira. Polena sudurrean itsasten da, itsasotzen, eta lore emera iristean gertatzen den eran toki egokira heldu den jakiteko glikoproteinak askatzen ditu, horiek bahitzen dute hatsa. Haatik, bertako polen ugariena izanagatik, proportzioan arazo gutxiren iturri da. Bi bidetik: baga, polen alea handia da –50-90 mikrometro artekoa– eta ez da sudurretik askoz barrurago joango eta, biga, alergia dutenen artean ezagunagoak diren Lolium generoko llollobelar eta hiraka, hala nola quercus-tar eta olibondoarenaren aldean proteina urri du pinuarenak. Aurten aurreratu bada ere, otsailaren erdian hasi eta dozena erdi bat astez izaten da polen hori. Eta ikusi ezin dutenak ere hemen agertuko dira. Eta zergatik Euskal Herrian bai eta beste inon ez? Bi arrazoibide ematen dira: alergia abiatzeko polen asko behar da –munduko maila gorenak hemen neurtu dira– eta, okerragoa dena, Japonian zedroen polenarekin baieztatu duten eran, errepide aldamenetan, diesela erretzerakoan sortzen diren partikula kutsatzaileekin nahasita eragina areagotu egiten da. Bada, Gipuzkoa omen da proportzioan lurraren zati handienetakoa pinuei eta bideei ematen dien lurraldea, gutxi gorabehera % 27,7 eta %2,5, hurrenez hurren.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude