“Basamortu eder honetan izar gutxi baina itzelak sortu dira”

  • Bilbo 1966. Tenor saxo aparta. Arnasketa zirkularra egiten dakienez, txistuka hasi eta bi txistu ari direla ematen du. Gautxori, alproja, txirene eta niu-yorikan.
Gorka Benitez
Gorka Benitez, saxo jotzaileaDébora Tenenbaum

Aspalditik Bartzelonan zaude eta egungo jazzean lehen saxo tenorra zarela diote...


Sekula ez dut horretan pentsatzen, ezta pentsatuko ere. Besteek esan dezatela. Nire lana ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz, ahalik eta zintzoen. Ez dut uste ranking-a dagoenik, gustu kontuak baizik.

... munduko jazz potentziarik handienetakoan jaio izanari esker, noski, udako jazzaldiek erakusten duten gisan.


Kar, kar, kar. Basamortu eder honetan dagoen harrigarriena zera da, izar gutxi baina itzelak sortu izana: Javier Colina, Victor eta Juan de Diego, Santi Ibarretxe, Franc Rubio eta abar.

Alboka piezak grabatu dituzu jazz diskoetan.


Enteratu al zara? Txikitatik nire gogoko tresna da. Baina fusiorik gabe. Modu erabat organiko eta naturalean.

Estatu Batuetan euskal jatorriko umeei txistua irakatsi diezu udalekuetan.


AEBetan nengoela izandako bizipenik ederrenetakoa. Giza talde itzela geneukan, toki eta pertsona asko ezagutu nituen eta gainera gure kulturaren alde zerbait egin ere. Oraindik hango usainak etortzen zaizkit, izan ere jende gutxik imajina dezake Estatu Batuetako euskal komunitate bat benetan zer den. Betiko eskertuta natzaie. John & Jenni and the crew.

Japonian biran izan zara bertako flamenko dantzari batekin.


Sekulako pagotxa izan zen Chicuelo, David Lagos, El Londro, David Iglesias, Chiqui de la Línea edota Albert Bover, Pep Perez eta David Gomez bezalako artistekin biran ibiltzea. Jazz eta flamenko uztarketa izan zen. Guretzat flamenko ikastaro trinkoa, jazzlariok txiki sentitzen baikinen. Musikalki emanaldiaren aurretik zein ondoren onena gertatzen zen. Oso harrigarria, gurekin zerikusirik ez baina bizipen bakarra. Chicuelo gitarristak aurten egiteko ere deitu dit, baina ezingo dut beste konpromiso batzuk direla kausa.

Aipa ditzagun orain zure azken boladako emakumeak: Martirio, Omara Portundo, Carme Canela...


Neuk bai zorte handia. Haietariko bakoitzarengandik ikasi eta gozatu egiten da, musikaz eta bizitzaz. Artista itzelak dira eta sorkuntzarako iturri. Nahi nuke lagun asko aldamenean izan, haiekin jotzea zer den senti dezaten.

Bizi eta ikasi –edan eta maitatu– New York hirian egin dituzu, baina azken diskoari Bilbao jarri diozu.


N.Y. oraindik ere ametsa bezalakoa da eta bertatik ikasten jarraitzen dut. Baina nire beste errealitatea Bilbo da eta bertakoa naiz.

Bilbo, nahasketa kuttuna London eta Barakaldo artean.


Bilbok duen aberastasun handienetakoa aipatu duzu. Izateko era paregabea. Labe garaiak, ibaia, ontziolak... La hostia. Bertatik gatoz. Burberry, zapata ona, gabardina dotorea... eta txapela. Nortasun egiazkoa. Musikarik bageneuka!

Zure moduko zenbat ezagutzen duzu?


Arraioa, zer nolako galdera... Ikusten da ongi pentsatu duzula, elkarrizketa ixteko balio baitizu. Tira, gauza bera erantzunez zirkulua itxiko dut: esan dezatela besteek. Nik arraunean jarraituko dut.

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 24a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude