Gizarte politikak soilik pobreentzat?

  • Azkenaldi honetan, Madrilgo PSOEko Gobernuak hartutako hainbat neurrien harira, zenbait komunikabidetan zein iritzi publikoan planteatu omen da Copago edota Gizarte Prestazioen Unibertsaltasunari buruzko eztabaida. Laburbiltzearren, zenbaitek unibertsaltasunaren aurrean –zerbitzu publikoek behar gehien dutenean– diruaren zentratzea aldarrikatzen dute, honen bidez baliabideen erabilpen egokiagoa lortzeko.
Gorka Moreno Marquez
Gorka Moreno Marquez, EHUko soziologia irakasleaIñigo Azkona
Diskurtso horren atzean fede ona egon daiteke –zenbaitetan–, baina unibertsaltasunarekin bukatzeak onurak baino kalteak ekarriko lituzke maila ezberdinetan. Lehenik eta behin, hiritartasunaren kontzeptua bera arriskuan jarriko litzateke, aberatsek euren ongizateagatik ordaindu beharko luketelako, arlo publikoan zein merkatu pribatuan. Baina bestetik, askoz ere arriskutsuagoa dena, gizarte politiken deslegitimazioa emateko aukera handiak sortuko lirateke honen bidez. Izan ere, ezin dugu ahaztu Ongizate Estatu garatuetan klase ertainak nagusi direla eta edozein neurri politikok hauen babesa behar duela bere bideragarritasuna bermatu ahal izateko. Hau horrela izanik, klase ertainetara zuzentzen diren neurriek askoz ere babes handiagoa izaten dute, hauen artean osasuna edota hezkuntza kokatuko lirateke. Beste muturrean, errenta minimoak edota langabezia subsidioak askoz ere kritika gehiago jasotzen dituzte maila orokor batean. Era berean, ikuspegi hau gailenduz gero arrisku handia egongo litzateke gizarte zerbitzu publikoen ahultze prozesu bati hasiera emateko. Amerikako Estatu Batuetan (AEB) osasun edota hezkuntza publikoan gertatzen dena izan daiteke honen adibidea. Bakarrik behar gehien dutenentzat eskaintzen dira eta zerbitzu hauen kalitatea zein estaldura nahiko kaskarra izaten da. Aitzitik, lurralde eskandinaviarretan, gizarte politikak unibertsalak izanik, zerbitzu publiko gehienen kalitatea eta legitimazioa erabatekoa da. Gauza bera gertatzen da hemen ere: norbait ausartuko al litzateke Osakidetza edota hezkuntza sistema publikoa kentzen? Aldiz, gehiago izango lirateke gutxieneko errenta edota mota honetako neurriak ezabatzearekin ados egongo liratekeenak.

Laburbilduz, niretzat eztabaida ez datza gizarte prestazioen unibertsaltasunaren inguruan. Helburua aurrrera egitea bada, hau ez da gizarte politiken bidez gauzatu behar –Copago eta mota honetako neurrien bidez– baizik eta zerga sistemaren bidez. Hala ere, zergei buruz hitz egin behar badugu hobe izango da hauteskunde kanpaina pasa eta gero hitz egitea.

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude