Gasteizko Krea adierazpen garaikideko zentroak antolatutako Zinemastea zikloa hilaren 25etik martxoaren 1a bitartean egingo da . Orotara 40 film labur eta luze baino gehiago proiektatuko dituzte Vital Kutxa fundazioaren aretoan, eta saioaren amaieran ikusleek film horien zuzendariekin hitz egiteko aukera izango dute. Halaber, ikusleek erabakiko dute film onenen sariak zein lanek jasoko dituzten. Zinemastea zikloan euskal zinemagile gazteen filmak izango dira protagonista. Informazio gehiago: www.kreared.com.