argia.eus
INPRIMATU
Haurrek errealitatea pentsatzeko dituzten kontzeptuak
  • Jean Piaget ::Psikologia eta epistemologia

    Gaiak

    orrialdeak ::190´´


Pilar Iparragirre 2008ko otsailaren 17a
Jean Piaget (1896-1980) haurren psikologiaren eta ikaskuntzaren izaera logiko eta epistemologikoari buruz egindako azterketengatik egin zen ospetsu. Genevako (Suitza) J. J. Rousseau institutuko zuzendari izan zen, eta epistemologia genetikoaren teoria ere berari zor zaio. Horixe da hain zuzen, Gaiak argitaletxeak euskaraz plazaratutako Psikologia eta Epistemologia liburuaren gaia. Alberto Gabikagojeaskoak egindako itzulpenari esker teoria horren laburpen erabilgarria eta erraza eskaini dute. Haurrek errealitatea pentsatzeko kontzeptuak –espazioa, denbora eta identitatea bezalakoak– nola sortzen dituzten ikusi eta gero, gizarte alorrean gauza berak ulertu ahal izateko darabiltzagunak azaltzen ahalegintzen da Jean Piaget.