Nigeriako lapurrak

  • Nazionalismo energetikoa. Joan den astelehenean Euskalduna Jauregian Euskal Energia Erakundeak (EVE) ekarrita, Madrilgo Real Instituto Elcanoko aditu batek horrela definitzen zuen gaurko energia-segurtasunaren arriskuak. Think tank horren buruzagiaren ustez petrolio eta gasaren merkataritza libreari oztopoak sortu zaizkio Venezuelan, Bolivian, Errusian eta Iranen printzipalki. Nigeriaz, Afrikako esportatzaile nagusiaz ez zuen ia berbarik egin, soilik esateko barneko tentsioak direla medio leku ez segurua ari dela bihurtzen.
Gurako nuke jakin lehen ilaratan zeuden euskal energia politikaren antolatzaileek zer pentsatu zuten. Duela gutxi independentzia energetikoaren aldeko apustu eginez, ziklo konbinatuko zentralen aldeko hautua egin zuten, Iberdrolak aginduta noski, eta Zierbenan, Santurtzin, Zornotzan eta Castejonen gasa erretzen dugu energia elektrikoa lortuz eta esportatuz.

Bilboko superportura. Horra heltzen dira Nigeriako metaneroak, gure zentral termikoen egarria asetzeko eta Juan Mari Atutxa jaunak zuzentzen duen Bahia Bizkaia enpresak dituen biltoki erraldoietan pilatzen da. 2005. urtean kanpotik ekarritako gasaren %87a Bonny irlatik (Nigeria) etorri zen itsasontzitzar astunetan. NLNG firmak (NNPC, Shell, ELF, Agip…) saldu eta Bahia Bizkaiak (Iberdrola, Repsol, BP-Amoco, EVE) erosi eta banatu zuen hemen. Gakoa da, Bonny irlako jendeak zein Niger ibaiko deltako biztanleriak ez duela inongo sosik ikusten, NLNGk Abujako Gobernuari, agintari zentralei soilik bideratzen baitizkie etekinak.

Lapurrak. Nigeria Bretainia Handiko inperiotik 1960an banandu zen, baina bi urte lehenago Shell-k petrolio putzu bat estreinatu zuen Oloibirin. Bertakoek orduan petro-dolarrekin amestu zuten baina 40 urte luzez petrolioa xurgatuz gero negozioa bukatu zen. Han agindutakoaren zain daude oraindik. Ehunka putzu dituzten findegietako edo portuetako hodietako pitzadurak eta isurketak eguneroko ogia izanik, normalean deltako mafiek antolaturik, petrolioaren apurrak bakarrik eskuratzen dute nigeriar arruntek. Noizean behin leherketa eta hildako mordoa suertatzen denean hedabideek lapurreta horren berri plazaratzen digute. Kuriosoa benetan, diktadura zentralista militar batek antolatutako negozioaren parte direnek nigeriar txiroei biziraupenerako petrolio tantak hartzeagatik, ohoinak deitzea. Egun, sasoi ez egonkorrean egonik, ontzi metaneroak toque de queda egoeran betetzen ari dira. Ken Saro Wiva poeta ogonitarra petrolioko lapurrek hil zuten baina bere ideiek hor diraute. Bizirik eta zabaltzen.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude