Antolatzaileek hala esan dute, 2007ko azaroan egin zen XXX. Bilera azkena izan dela. Hogeita hamar urteren ondoren, edizio gehiago ez antolatzeko eman duten arrazoia diru premia da, zehatzago esanda, instituzioen diru-laguntza “txikia”. Euskarazko zinemaren munduan erreferente den ekimen horren antolatzaileek salatu dutenez, “makroproiektu txoro eta erraldoiak laguntzen diren bitartean hain aberasgarriak diren Lekeitiokoa bezalako zinemaldiak ez dira laguntzen, eta horrek azkenean jendea erretzea dakar”.