argia.eus
INPRIMATU
Fernando Morillok gazteentzat idatzitako Iratiko sorgin basatia
  • Fernando Murillo ::Iratiko sorgin basatia

    Ibaizabal

    orrialdeak ::210

    prezioa ::9.80€

Pilar Iparragirre 2008ko otsailaren 17a
Iratiko oihanera egun batzuk pasatzera doan ikasle taldea da Fernando Morillok idatzitako nobela honen protagonista. Behin han, zer edo zer oso larria gertatzen ari dela ikusi dute, behi baten erraiak irekita eta txiki-txiki eginda, eta emakume zahar bat biluzik eta odoletan blai azaldu zaizkienean. Arazoari aurre egin nahi diote neska-mutilek, horretarako han bizi den Sorgin Basatiaren laguntza beharko badute ere. Borroka latza izango da, baina eginahalean nork bere burua ezagutzeko parada izango du.