argia.eus
INPRIMATU
Eremulauak.com webguneak agur esatea erabaki du
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko otsailaren 13a
Azken hilabeteetako geldialdiaren ostean, kulturaren inguruko Eremulauak.com webguneko koordinatzaileek ataria gaurkotzen ez jarraitzea erabaki dute. Harea poltsikoetan (eremulauak.com-en agurra) izeneko adierazpenean eskerrak eman dizkiote 2004az geroztik izan dituzten irakurleei. Horrekin batera martxoaren 13an Bilboko Kafe Antzokian antolatu duten agur jairako gonbitea luzatu dute. Webguneak antolatutako ediziogunean partaide izan den Nun taldeak joko du festan, baita Standstill kataluniarrek ere.