argia.eus
INPRIMATU
Euskal antzerkia hizpide
  • Batzuen artean ::Behinola

    Galtzagorri Elkartea

    orrialdeak ::64

    prezioa ::6€

Pilar Iparragirre 2008ko otsailaren 17a
Haur eta gazte literaturako Behinola aldizkariaren 16. zenbakian Euskal Herriko antzerki mundua dute hizpide. Aizpea Goenaga, Yolanda Arrieta eta Enkarni Genua antzerki zale, idazle eta zuzendarien bizitzako zertzeladak ezagutzeaz gainera, egungo euskal antzerkiaz duten ikuspegia jakiteko aukera izango du irakurleak. Jarraian, euskal antzerkiaren historiaren islak eskaini dituzte Manu Lopezek eta Xabier Etxaniz Erlek. Bestalde, Mariasun Landaren bi lan ere argitaratu dira Behinola honetan: gonbidapen berezia agertzen duen poema, batetik; lagun eta lankide izan zuen Asun Balzola bilbotarrari eskainitako gorazarrea bestetik. Haur eta gazteei zuzendutako liburuen kritikak eta erreseinak ere ez dira falta. Laura Sagastumeri, Manu Lopezi eta Xabier Etxaniz Erleri zor zaizkio.