argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko otsailaren 15

Bernat Joan i Marí eivissarra, soziolinguista eta Europako Parlamentuko diputatua da. Baròmetre neurketa tresnak emandako datu bat egin zaio deigarri: Herrialde Katalanetan, gutxi gorabehera milioi bat pertsona nahiko erraz moldatzen dira ingelesez: "Turismoan aitzindari izan nahi badugu, edo komunikazioaren teknologia berrietan aurrean egon nahi badugu, ikerketan eguneratuta egon nahi badugu, edo gure unibertsitateek maila onargarria izatea, ezin dugu jarraitu ingelesa jakiteari bizkar emanez, eta berriro diotsuet nazioarteko komunikazio hizkuntza dela ingelesa. Tamalgarria da hamabi milioitik milioi batek bakarrik hitz egin ahal izatea ingelesez, baina sei milioik ingelesez jakitea lortuko bagenu ere, ez litzateke festa ospatzeko modukoa izango. (...) Lortzen ez badugu, erkidegora itxita jarraituko dugu, herrira; gure bizilagunak bezala, abarkak kendu ezinik ibiliko gara. Tamalgarria izango litzateke".