argia.eus
INPRIMATU
Atzera-karga arintzeko aholkuak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko otsailaren 15
Mitxel Kaltzakortak UEUren eskutik argitaratu du Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (1) liburua. Kazetaritzan eta komunikazioan aritzen den ororentzat da batik bat interesgarria. Kaltzakortak hainbat proposamen egin ditu euskal prosa arintzeko, komunikagarriago egiteko, eta hainbat adibide jarri atzerakarga nola konpondu erakusteko.