argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2008ko otsailaren 13a

HISTORY FACTORY du izena historia negozio bihur daitekeela frogatu duen enpresa estatubatuarrak. Batetik, konpainien artxiboak kudeatzen ditu. Bestetik, enpresa batek behar dituen historiarekin zerikusia duten materialak eta ospakizunak prestatzen ditu. Hainbat mendeurren ospatzeko laguntza eskaintzeaz gain, urtebetetze berriagoekin ere aritu da: Playboy aldizkariaren 50. urteurrena eta Microsoften Word programaren 10.a. Lan estrategikoa ere egiten dute. Esaterako, Tabasco konpainiak –izen bereko saltsa ezaguna merkaturatzen duena– 125 urte bete ditu, eta bere publizitate agentziak azken mende eta laurdeneko artearen historian oinarritutako azterketa eskatu zien History Factorykoei urteurrenaren kanpaina bideratzeko.