Zientzia Ekonomikoetan doktore da Mikel Lonbillo eta Jakue Legitx du goitizen literarioa. Txoriaroa da haren lehen ipuina. Milaka urte atzera eramango gaitu, gizadia bere gizatasunaz erabat ohartu gabe zegoen araira. Orduan makina bat hegaldunek zeharkatzen zuten ortzia, lur ondotik ere pasaz. Haien txorrotxio ulertezinak liluratu zuen jendea, hizkera berezia eta hegaz egitea lotuta zeudela pentsatzeraino. Denbora igaro ahala ordea, gizakiak hegaldun izatearen zailtasunaz ohartu ziren.