Suspentsearen maisu baten lana

  • Bill S. Ballinger ::Ilegorriaren emaztea

    Igela

    orrialdeak ::358

    prezioa ::12€

Kez egindako erretratua
Kez egindako erretratua
Xabier Olarra Lizasori zor zaio Bill S. Ballingerren (1912-1980) The Wife of the Red-haired Man lana euskaratzea. Kez egindako erretratua eleberri ospetsuaren egileak 1957an plazaratu zuen orain Igelak argitaratu duen liburu hau. Gizon bat hil eta gero Ameriketako Estatu Batuak zeharkatuz ihesean doan bikote baten gorabeherak azaltzen ditu kontakizunak, etengabe atzetik duten poliziaren narrazioa tartekatuz. Eraildakoa aberastasuna edozein modutan eskuratzen ohituta zegoen gizon gogorra zen, ihesi doan emakumearen bigarren senarra. Hiltzailea emakume horren aurreneko senarra da, gaztaroan ezagututako amodio sutsua. Hura hiltzat eman zutelako ezkondu zen, handik urte batzuetara, oraintsu tiro bat jaso duenarekin.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude