argia.eus
INPRIMATU
Hedabideak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko otsailaren 10a
Euskarazko hedabideen ordezkariek sektorea aztertu eta aurrera begirako erronkak finkatzeko lehen bilera egin dute ekainean administrazioarekin. Prozesu horretan parte hartuko du HAKOBAk, alegia Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzak, Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Hezkuntza Sailak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta EUDELek. Kultura Sailak argi adierazi ditu, bere ustez, sektorearentzako erronka nagusiak: irakurleak eta ikus-entzuleak etengabe irabaztea eta diru-laguntzekiko autonomia eskuratzea. Honela zehaztu du gaia: “Urteotan diru-laguntzak eta euskarazko hedabideen eskaintza igo diren neurrian edo antzekoan igo izan balira euskarazko irakurleak eta ikus-entzuleak, aurrerapauso ikaragarriak emanak izango ginen. Baina ez da horrela gertatu, zoritxarrez. Inola ere ez ginateke itsutu behar diru-laguntzen kontuarekin, etorkizuneko erronkak diru-laguntzena baino sakonagoak eta korapilotsuagoak baitira”. HAKOBAk azpimarratu du hausnarketa hedabideekin batera egingo duela eta udazkenean bilduko direla berriz.