Hau da hau elementua!

  • Bergara, 1783. Elhuyar-Zubize anaiek, munduan lehen aldiz, wolframio izeneko elementu kimikoa isolatu zuten, Bergarako Errege Mintegiko laborategian. Jean eta Ursula gurasoak Parisen ezkondu ziren 1746an. Urte batzuk geroago, lan kontuak medio, Bilbora joan ziren bizitzera, eta 1753an Logroñora (Espainia). Bertan jaio ziren Joan Jose (1754), Fausto Fermin (1755) eta Maria Lorentza (1757) neba-arrebak.
Fausto Elhuyar
Fausto Elhuyar, wolframioa isolatzea lortu zuenFausto Elhuyar
1772an aitak Parisera bidali zituen bi semeak, Le jardin du Roi ikastetxean kimika eta mineralogia ikastera. Zientzia giro bero-beroa topatu zuten bertan. Kimikaren iraultzaren urteak ziren; orduan aurkitu zituzten, besteak beste, bismutoa, nikela eta manganesoa. Lavoisir, Scheele, Werner eta garaiko kimikari nagusien lanak ezagutzeko aukera izan zuten anaiek.

Euskal Herrira itzuli eta 1778an hasi ziren Bergarako (Gipuzkoa) laborategian lanean. Baina berehala joan ziren berriro atzerrira metalurgia-teknika berrienak ikastera. Fausto itzuli zen lehenik Bergarara, baina 1782az geroztik, Joan Jose eta biak elkarrekin aritu ziren Saxoniatik ekarritako mineral bati teknika berri haiek ezartzeko.

Minerala deskonposatu eta burdina eta manganesoa atera zituzten. Hondakinari azido nitrikoa erantsi eta hauspeakin zuria lortu zuten. Azido klorhidrikoa gehituta, hauspeakin horia izan zen emaitza. Hura xehatu, eta ikatz-hautsarekin nahastuta, ordu eta erdiz su bizian eduki zuten. Botoi gris moduko bat lortu zuten. Hatzez heldu eta hauts bihurtu zitzaien. Wolframioa zen, elementu guztien artean fusio-punturik altuena duena.

1784an, seguruenik Faustok idatzita, Tolosako (Frantzia) Zientzia Akademiak prozesuaren txostena argitaratu zuen. Berehala zabaldu zen berria Europa osoan. Joan Jose Bogotan hil zen, 1796an; Fausto, berriz, Madrilen, 1833an. Baina wolframioaren inguruko ikerketek bizi-bizirik jarraitu zuten.

Egun, Elhuyar anaiek isolatutako elementu gogorrak bere txokoa du taula periodikoan; tantalioaren eta renioaren artean, W ikurra eta 74 zenbaki atomikoa duen huraxe da. Eguneroko bizitzan ere toki garrantzitsua du: besteak beste, diamantea ordezkatu du trokelaketa eta zulaketa prozesu askotan, bonbilletan eta elektronikan erabiltzen da, baita plasma sortzeko ere. Material estrategikoa da, eta II. Mundu Gerratik hona eskaera handieneko produktuen zerrendan dago. Behar-beharrezkotzat jotzen da eta, esaterako, AEBetako gobernuak sei hilabeterako stocka dauka gordeta. Finean, Elhuyar anaiek lortutako botoi gris hauskor hargatik ez balitz, ezingo ziren prezio bideragarrian ekoiztu inguruan dauzkagun gauza asko.

ASTEKARIA
2008ko otsailaren 10a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude