argia.eus
INPRIMATU
Faborito argirik gabe abian da Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko otsailaren 06a
Xabier Silveira azken lau urteetako irabazlea ez da aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketako mikrofonoetan jardungo; Estitxu Arozenak ere ez parte hartzea erabaki du. Bittor Elizagoien da hortaz 2008ko Nafarroako Txapelketan ariko direnen artean irabazle izatea zer den dakien bakarra. Hogeita bost bertsolari ariko dira nor baino nor otsailaren 8tik aurrera Nafarroako bertsoaren monarka berria nor den ebazteko. Azken urteetako txapelketa irekiena izango da. Aste honetan bi kanporaketa izanen ditu txapelketak Iturenen eta Leitzan otsailaren 8 eta 9an hurrenez hurren. Hiru finalaurreko ondoren: Iruñean (hilaren 16an), Lekunberrin (23an) eta Beran (martxoaren 1ean). Finala Elizondoko Lur dantzalekuan izango da martxoaren 15ean. Informazio gehiago www.nafarroakotxapelketa.com atarian.