Franco osteko erreferendumak: abstentzioa, baiezkoa, ezezkoa

  • Frankismotik ateratzean hainbat galdeketa funtsezko egin ziren. Berrogei urteko diktaduraren ostean alderdi bakoitzaren jarrera ikusteko zegoen. 1976an Lege Politikoaren Erreforma onartzeko erreferendumak, adibidez, bakoitzaren indarrak neurtzeko balio izan zuen. Ondoren etorri ziren Konstituzio, Estatutu eta NATO-ri buruzko erreferendumak.
Francok urtebete zeraman hilobian, baina Gorte frankistak oraindik indarrean zeuden Erreforma Politikoaren Legea abiarazi zutenean; frankismo osteko lehenengo erreferenduma. Orduan ilegalak ziren alderdi ezkertiarrek abstentzioaren aldeko jarrera azaldu zuten aho batez. Baiezkoaren alde, berriz, Gobernua eta hainbat talde eskuindar agertu ziren eta eskuin muturrean zeudenak baiezko eta ezezkoaren artean banatu ziren. 40 urtean lehen aldiz kanpaina moduko bat egin behar zuten batzuek eta besteek, baina egoera eta baldintza oso ezberdinetan.

Gobernuak 1.200 miloi pezeta erabili zituen aldeko botoa lortzeko propagandan. Legeritik kanpo zeuden alderdiak –PSOEtik ezkerrera zeudenak– alderdi sozialista bera eta EAJ bezalako nazionalistak, ezinezkoa izan zuten nolabaiteko berdintasunez lehiatzea. Klandestinitatetik ateratzen ari ziren eta aldizkari eta medioak hobetu eta ugaritu zituzten arren, hori eskasa zen oso Gobernuak zuen komunikabideen hegemoniaren aurrean. Hainbat egunkari eta kazeta –Berriak eta Punto y Hora de Euskal Herria jaioberriak, Cuadernos para el Dialogo, Triunfo, edo aitzinagotik zetorren Argia...– ikuspegi kritikoagoa zabaltzen saiatu ziren, baina komunikazio ahalmen askoz apalagoarekin, isunen edo itxieraren ezpata oso gertu baitzuten. Oztopo horien gainetik, Euskal Herrian talde guztiek bat egin zuten abstentzioa eskatzeko. Horien arabera, alderdiak legalizatu gabe eta oinarrizko eskubideak bermatu gabe zeuden bitartean ez zegoen parte hartzerik.

Hainbat alderdirekin aginteak bigun jokatu zuen bitartean –batez ere PSOE eta EAJrekin–, beste batzuekin errepresioa gogortu egin zen eta atxiloketa masiboek berdin jarraitu zuten. Bestalde, presoen auzia kalean zegoen egundoko indarrarekin: “Gabonetarako danak etxera” ekimena aurrera eraman nahian zebiltzan milaka lagunek zapalkuntzarekin egin zuten topo. Testuinguru horrek akuilatu zuen abstentzioaren aldeko jarrera, baina erakunde guztiek oso ongi zekiten egoera horretan ezinezkoa zela Erregimenak prestaturiko dema irabaztea. Izan ere, abstentzio aktiboaren aldeko kanpaina sutsua egin zuten arren, Espainiako Estatuan aise nagusitu zen baiezkoa. Aldiz, euskal lurraldeetan emaitzak ezberdinak izan ziren. Gipuzkoan abstentzioa gailendu zen erabat, eta baita Bizkaian ere, baina modu lausoagoan –erroldaren erdia abstenitu zen kasik–. Araban eta Nafarroan, nahiz eta botoa ematera joan ez zirenen kopurua garrantzitsua izan, Estatuko lurraldeetako portzentajeetatik gertuago ibili ziren.

1978: Konstituzioari... abstentzioa

Arras ezberdina izan zen Trantsizioko bigarren erreferenduma, hau da, 1978ko Konstituzioa erabaki behar zuena. Ordurako erakunde gehienak legalizaturik zeuden: ezker muturrekoak, ETA (pm)tik zetorren EIA, HBren koalizioa... Bestalde, Fran Aldanondo kartzelatik atera zenetik amnistia emanda zegoen arren, espetxeak preso berriez betetzen hasi ziren. Baina 1978ko ardatz politiko nagusia Konstituzioaren eztabaida izan zen. Estatuaren oinarrizko lege horren aurrean indar politiko guztiak birkokatu egin behar izan ziren. Euskal Herrian, erakunde abertzaleak ez ezik, ezker muturreko talde gehienak ere gogor azaldu ziren Konstituzioaren aurka. Aitzitik, UCD eta AP eskuindarrekin batera, Alderdi Komunista, PSOE eta ORT zein PTE aritu ziren Konstituzioaren alde. Jakina, lerrokatze hori aurretik zetorren, Suarezen alderdiak, sozialistek eta PCEk Parlamentuan adostu baitzuten Konstituzio, talde abertzaleak zokoratuz. Txosten konstituzionaletik at geratzeaz gain, Euskadiko Ezkerrak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak aurkeztu zituzten emendakinak atzera bota zituzten. Horregatik, alderdi honek bat egin zuten Konstituzioa errefusatzeko kale mobilizazioetan. Dena den, carta magna arbuiatzeko jarrera ezberdinak plazaratu zituzten: ezezko botoa EEk, HBk, LKIk, HASIk eta LAIAk bultzatu zuten; ESEI, EMK-OIC eta EAJ, ostera, abstentzioaren alde aritu ziren.

Duela 30 urteko abenduaren 6 hartan, Konstituzioak erreferendumaren froga gainditu zuen Espainiako Estatuan –parte -hartzea %70era iritsi zen eta horietatik %87 aldeko botoak izan ziren–. Euskal Herriko emaitzak hagitz desberdinak izan ziren ordea. Nahiz eta baiezkoak irabazi, askoz era otzanagoan egin zuen. Nafarroan eta Araban ozta-ozta nagusitu zen baiezkoa abstentzioren gainetik. Gipuzkoan eta Bizkaian, abstentzioak irabazi zuen eta ezezkoen portzentajea oso altua izan zen.

Konstituzioa Espainiako Aldizkari Ofizialean azaldu zen egunean bertan, 1978ko abenduaren 29an, Eusko Kontseilu Nagusiak Estatutuaren azken testua prestatzeari heldu zion. Orduz geroztik, 1979an zehar, parlamentuko ekimenak eta ekitaldi publikoak ugaldu egin ziren Autonomia Estatutuaren alde, eta UCD eta EAJ negoziatzen hasi ziren. Erabateko onespena izateko baina, azken urratsa falta zen: 1979ko urriaren 25eko erreferedumean herritarren babesa lortzea. Eta hain zuzen, euskal lurraldeetako foruak konstituzio espainolaren menpe jarri zituztenetik 140 urte betetzen ziren egun berean, hain zuzen ere.

Instituzioetan Estatutua onartzeko erabateko adostasuna zegoen bitartean, euskal gizartean zatiketa oso sakona zen, esparru abertzalean bereziki. Esaterako, ETA(pm)-k Estatutuarekin Presoak Kalera! zioen; antzekoak izan ziren Euskadiko Ezkerraren argudioak ere. Noski, izan zen abertzaleen artean aurkako jarrera gartsua azaldu zuenik. Herri Batasunak abstentzioaren aldeko kanpaina erraldoiari ekin zion: Moncloan negoziaturiko Estatutua oso gogor gaitzetsi zuen koalizio berriak, batez ere Nafarroa euskal erkidego berritik landa geldituko zelako. EMK eta LKI alderdiek bat egin zuten ideia horrekin eta Autonomia Estatutua gaitzetsi zuten hauek ere. Norabide politiko desberdinetako atentatuek eta manifestazio-kontramanifestazioek giroturiko testuinguru zail hartan, mitin erraldoi eta bateratuak egin zituzten. Estatuko alderdiek buruzagi zenbait Euskal Herriratu zituzten aldeko botoa hauspotzeko. EAJk Euzko Gudaroste-ko gudari ohien izenak plazaratu zituen “Estatutuaren alde” zeudela aldarrikatzeko. Donostiako Belodromoa izan zen mitinak antolatzeko batzuek eta besteek erabili zuten aretorik handiena eta neurgailu esanguratsuena. HBk ezetza eskatzeko 10.000 lagun bildu zituen, EAJk, EPKk, PSEk eta ESEIk aldiz, 12.000 jarraitzaile elkartu zituzten baiezko botoaren alde. Azkenean, urriaren 25ean Estatutuaren aldeko jarrera nagusitu zen. Dena den, Gipuzkoan eta Bizkaian abstentzioa %40ra iritsi zen eta Araban %36ra.

Nafarroa berriz ere baztertua

Estatutuaren kanpaina puri-purian zegoen unean, Hego Euskal Herriko lurraldeak batzeko beste erreferenduma bazterrean geratu zen. Konstituzioko 4. xedapen iragankorrak Nafarroa eta erkidego berria lotzea aurreikusten zuen, baina Nafarroako Parlamentuak atzera bota zuen aukera hori. Izan ere, xedapen horrek proposatutako bidean sakontzeko asmoz Euskadiko Ezkerrak, ESEIk eta PTEk aurkezturiko mozioa ez zen onartu, UCD eta UNren botoekin eta PSOEren abstentzioarekin. Beranduago, Nafarroako Diputazioaren zati batek –PSOE eta UCD– Foru Hobekuntza negoziatu zuen Madrilgo Gobernuarekin; jakina, inolako erreferendumik egin gabe. Garbi gelditu zen alderdi horien bikoiztasun zikoitza, nafarrek gainontzeko euskal biztanleekin bat egiteko ezinbestekotzat jotzen baitzuten Parlamentuaren baimena eta herri kontsulta, baina beraiek prestaturiko “Amejoramendu” horrentzat herritarren iritzi edo borondatea hutsaren hurrengoa zen. Ederki asko zekiten buruzagi nafar horiek erreferenduma egiteak kolokan jar zezakeela hain era ertsian prestaturiko Foru Hobekuntza. Eta hori pasa zitekeela arras argi gelditu zen 1986ko martxoak 12an, egun horretan, arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek bezala, NATOn sartzearen kontra bozkatu baitzuten nafarrek. Orduz geroztik, agintetik gertu dagoen inongo politikarik ez du maite herri kontsulta, eta askoz gutxiago Euskal Herrian egina bada.
Franco osteko erreferendumak: abstentzioa, baiezkoa, ezezkoa
Francok urtebete zeraman hilobian, baina Gorte frankistak oraindik indarrean zeuden Erreforma Politikoaren Legea abiarazi zutenean; frankismo osteko lehenengo erreferenduma. Orduan ilegalak ziren alderdi ezkertiarrek abstentzioaren aldeko jarrera azaldu zuten aho batez. Baiezkoaren alde, berriz, Gobernua eta hainbat talde eskuindar agertu ziren eta eskuin muturrean zeudenak baiezko eta ezezkoaren artean banatu ziren. 40 urtean lehen aldiz kanpaina moduko bat egin behar zuten batzuek eta besteek, baina egoera eta baldintza oso ezberdinetan.

Gobernuak 1.200 miloi pezeta erabili zituen aldeko botoa lortzeko propagandan. Legeritik kanpo zeuden alderdiak –PSOEtik ezkerrera zeudenak– alderdi sozialista bera eta EAJ bezalako nazionalistak, ezinezkoa izan zuten nolabaiteko berdintasunez lehiatzea. Klandestinitatetik ateratzen ari ziren eta aldizkari eta medioak hobetu eta ugaritu zituzten arren, hori eskasa zen oso Gobernuak zuen komunikabideen hegemoniaren aurrean. Hainbat egunkari eta kazeta –Berriak eta Punto y Hora de Euskal Herria jaioberriak, Cuadernos para el Dialogo, Triunfo, edo aitzinagotik zetorren Argia...– ikuspegi kritikoagoa zabaltzen saiatu ziren, baina komunikazio ahalmen askoz apalagoarekin, isunen edo itxieraren ezpata oso gertu baitzuten. Oztopo horien gainetik, Euskal Herrian talde guztiek bat egin zuten abstentzioa eskatzeko. Horien arabera, alderdiak legalizatu gabe eta oinarrizko eskubideak bermatu gabe zeuden bitartean ez zegoen parte hartzerik.

Hainbat alderdirekin aginteak bigun jokatu zuen bitartean –batez ere PSOE eta EAJrekin–, beste batzuekin errepresioa gogortu egin zen eta atxiloketa masiboek berdin jarraitu zuten. Bestalde, presoen auzia kalean zegoen egundoko indarrarekin: “Gabonetarako danak etxera” ekimena aurrera eraman nahian zebiltzan milaka lagunek zapalkuntzarekin egin zuten topo. Testuinguru horrek akuilatu zuen abstentzioaren aldeko jarrera, baina erakunde guztiek oso ongi zekiten egoera horretan ezinezkoa zela Erregimenak prestaturiko dema irabaztea. Izan ere, abstentzio aktiboaren aldeko kanpaina sutsua egin zuten arren, Espainiako Estatuan aise nagusitu zen baiezkoa. Aldiz, euskal lurraldeetan emaitzak ezberdinak izan ziren. Gipuzkoan abstentzioa gailendu zen erabat, eta baita Bizkaian ere, baina modu lausoagoan –erroldaren erdia abstenitu zen kasik–. Araban eta Nafarroan, nahiz eta botoa ematera joan ez zirenen kopurua garrantzitsua izan, Estatuko lurraldeetako portzentajeetatik gertuago ibili ziren.

1978: Konstituzioari... abstentzioa


Arras ezberdina izan zen Trantsizioko bigarren erreferenduma, hau da, 1978ko Konstituzioa erabaki behar zuena. Ordurako erakunde gehienak legalizaturik zeuden: ezker muturrekoak, ETA (pm)tik zetorren EIA, HBren koalizioa... Bestalde, Fran Aldanondo kartzelatik atera zenetik amnistia emanda zegoen arren, espetxeak preso berriez betetzen hasi ziren. Baina 1978ko ardatz politiko nagusia Konstituzioaren eztabaida izan zen. Estatuaren oinarrizko lege horren aurrean indar politiko guztiak birkokatu egin behar izan ziren. Euskal Herrian, erakunde abertzaleak ez ezik, ezker muturreko talde gehienak ere gogor azaldu ziren Konstituzioaren aurka. Aitzitik, UCD eta AP eskuindarrekin batera, Alderdi Komunista, PSOE eta ORT zein PTE aritu ziren Konstituzioaren alde. Jakina, lerrokatze hori aurretik zetorren, Suarezen alderdiak, sozialistek eta PCEk Parlamentuan adostu baitzuten Konstituzio, talde abertzaleak zokoratuz. Txosten konstituzionaletik at geratzeaz gain, Euskadiko Ezkerrak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak aurkeztu zituzten emendakinak atzera bota zituzten. Horregatik, alderdi honek bat egin zuten Konstituzioa errefusatzeko kale mobilizazioetan. Dena den, carta magna arbuiatzeko jarrera ezberdinak plazaratu zituzten: ezezko botoa EEk, HBk, LKIk, HASIk eta LAIAk bultzatu zuten; ESEI, EMK-OIC eta EAJ, ostera, abstentzioaren alde aritu ziren.

Duela 30 urteko abenduaren 6 hartan, Konstituzioak erreferendumaren froga gainditu zuen Espainiako Estatuan –parte -hartzea %70era iritsi zen eta horietatik %87 aldeko botoak izan ziren–. Euskal Herriko emaitzak hagitz desberdinak izan ziren ordea. Nahiz eta baiezkoak irabazi, askoz era otzanagoan egin zuen. Nafarroan eta Araban ozta-ozta nagusitu zen baiezkoa abstentzioren gainetik. Gipuzkoan eta Bizkaian, abstentzioak irabazi zuen eta ezezkoen portzentajea oso altua izan zen.

Konstituzioa Espainiako Aldizkari Ofizialean azaldu zen egunean bertan, 1978ko abenduaren 29an, Eusko Kontseilu Nagusiak Estatutuaren azken testua prestatzeari heldu zion. Orduz geroztik, 1979an zehar, parlamentuko ekimenak eta ekitaldi publikoak ugaldu egin ziren Autonomia Estatutuaren alde, eta UCD eta EAJ negoziatzen hasi ziren. Erabateko onespena izateko baina, azken urratsa falta zen: 1979ko urriaren 25eko erreferedumean herritarren babesa lortzea. Eta hain zuzen, euskal lurraldeetako foruak konstituzio espainolaren menpe jarri zituztenetik 140 urte betetzen ziren egun berean, hain zuzen ere. Instituzioetan Estatutua onartzeko erabateko adostasuna zegoen bitartean, euskal gizartean zatiketa oso sakona zen, esparru abertzalean bereziki. Esaterako, ETA(pm)-k Estatutuarekin Presoak Kalera! zioen; antzekoak izan ziren Euskadiko Ezkerraren argudioak ere. Noski, izan zen abertzaleen artean aurkako jarrera gartsua azaldu zuenik. Herri Batasunak abstentzioaren aldeko kanpaina erraldoiari ekin zion: Moncloan negoziaturiko Estatutua oso gogor gaitzetsi zuen koalizio berriak, batez ere Nafarroa euskal erkidego berritik landa geldituko zelako. EMK eta LKI alderdiek bat egin zuten ideia horrekin eta Autonomia Estatutua gaitzetsi zuten hauek ere. Norabide politiko desberdinetako atentatuek eta manifestazio-kontramanifestazioek giroturiko testuinguru zail hartan, mitin erraldoi eta bateratuak egin zituzten. Estatuko alderdiek buruzagi zenbait Euskal Herriratu zituzten aldeko botoa hauspotzeko. EAJk Euzko Gudaroste-ko gudari ohien izenak plazaratu zituen “Estatutuaren alde” zeudela aldarrikatzeko. Donostiako Belodromoa izan zen mitinak antolatzeko batzuek eta besteek erabili zuten aretorik handiena eta neurgailu esanguratsuena. HBk ezetza eskatzeko 10.000 lagun bildu zituen, EAJk, EPKk, PSEk eta ESEIk aldiz, 12.000 jarraitzaile elkartu zituzten baiezko botoaren alde. Azkenean, urriaren 25ean Estatutuaren aldeko jarrera nagusitu zen. Dena den, Gipuzkoan eta Bizkaian abstentzioa %40ra iritsi zen eta Araban %36ra.

Nafarroa berriz ere baztertua

Estatutuaren kanpaina puri-purian zegoen unean, Hego Euskal Herriko lurraldeak batzeko beste erreferenduma bazterrean geratu zen. Konstituzioko 4. xedapen iragankorrak Nafarroa eta erkidego berria lotzea aurreikusten zuen, baina Nafarroako Parlamentuak atzera bota zuen aukera hori. Izan ere, xedapen horrek proposatutako bidean sakontzeko asmoz Euskadiko Ezkerrak, ESEIk eta PTEk aurkezturiko mozioa ez zen onartu, UCD eta UNren botoekin eta PSOEren abstentzioarekin. Beranduago, Nafarroako Diputazioaren zati batek –PSOE eta UCD– Foru Hobekuntza negoziatu zuen Madrilgo Gobernuarekin; jakina, inolako erreferendumik egin gabe. Garbi gelditu zen alderdi horien bikoiztasun zikoitza, nafarrek gainontzeko euskal biztanleekin bat egiteko ezinbestekotzat jotzen baitzuten Parlamentuaren baimena eta herri kontsulta, baina beraiek prestaturiko “Amejoramendu” horrentzat herritarren iritzi edo borondatea hutsaren hurrengoa zen. Ederki asko zekiten buruzagi nafar horiek erreferenduma egiteak kolokan jar zezakeela hain era ertsian prestaturiko Foru Hobekuntza. Eta hori pasa zitekeela arras argi gelditu zen 1986ko martxoak 12an, egun horretan, arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek bezala, NATOn sartzearen kontra bozkatu baitzuten nafarrek. Orduz geroztik, agintetik gertu dagoen inongo politikarik ez du maite herri kontsulta, eta askoz gutxiago Euskal Herrian egina bada.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude