argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2008ko otsailaren 10

Juan Mari Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendari eta euskaltzainak Berrian: "Diotenez, liburuak irakurle asko galdu ditu hamar urte hauetan. Galdu ez dakit, baina berriak bereganatzen ez duela asmatu esango nuke nik, azken batean larriagoa dena. Esan nahi dut gazte jendea ez dela inkorporatu nahi adina liburuaren kulturara".

 

Itziar Mendizabal dantzariak Noticias de Gipuzkoa egunkarian: "Ez nintzateke ausartuko esatera [atzerrira joatea] irtenbide bakarra denik, hemen ere konpainiak egon badaudelako. Gertatzen dena da Alemanian adibidez, hiri bakoitzak, handia ala txikia izan, bere antzokia duela, bere opera eta bere baleta, gobernuaren laguntzari esker. Atzerrian hobeto ordainduta egonda eta erraztasun handiagoak edukita, aukera gehiago dago. Gainera ohikoa den ikuslegoa dago, eta dantzaren kultura handiagoa".