argia.eus
INPRIMATU
Software sozialean lehenengo urratsak eman ditu MUk
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 29a
Mondragon Unibertsitateak (MU) blog plataforma (http://blogs.mondragon.edu/), blog batzailea, wiki plataforma eta Facebook komunitatean lan talde bat sortu berri ditu. Web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabilita, software sozialaren bitartez, unibertsitatea lehen urratsak egiten hasi da, edukiak eta ikasleekiko harremanak beste modu batean kudeatzeko. Lau baliabide hauek MUko bi irakaslek sortu dituzte, Iñaki Arenazak eta David Sanchezek.