argia.eus
INPRIMATU
Haritschelharri omen
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urtarrilaren 30
Jean Haritschelar (Baigorri, 1923) euskaltzain emeritua hogeita lau urtez izan da euskaltzainburuorde eta hamasei urtez euskaltzainburu. Urte luzetan egindako lana saritu asmoz omenaldia egin zion Akademiak joan den urtarrilaren 24an. Ekitaldi bera baliatu zuten Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko, beti ere Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean euskara indartu eta bultzatzeko urrats berriak eman nahian.