argia.eus
INPRIMATU
Eibar.org berritua
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 29a
Eibar.org elkarteak guztiz berritutako webgunea aurkeztu du eta eduki guztiak euskara hutsean izango ditu hemendik aurrera. Herri komunikabide baten antzeko funtzionamendua izango duela azaldu dute elkarteko kideek. Gainera, guztiz aldatutako diseinuarekin batera, atal berriak ere ikus daitezke: albisteak, agenda, eguraldia, blogak eta herritarrak zoriontzeko atalak.