argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2008ko otsailaren 03a

Muerte de un miliciano (miliziar baten heriotza) Robert Capa argazkilariaren obrarik ezagunenetakoa da, eta Espainiako Gerraren sinbolo ikonografikoa. Baina gero eta zalantza gehiago daude argazkiaren egiazkotasunaren inguruan. Berriki, La sombra del iceberg izenburuko dokumentalean argazkiko protagonista Federico Borrellen inguruko ikerketen emaitzak ezagutarazi dituzte. Dokumentalaren arabera, Borrell, Taino ezizenez ezaguna, ez zuten irudian ageri den tokian hil, zuhaitz baten atzean ezkutatuta baizik. Zalantzak argitzea, gainera, ez da batere erraza, orain dela gutxi hil zen Richard Whelan-ek, Caparen albazeak, kontu handiz eta ikerlariengandik urrun gorde baitu kazetari grafikoarekin zerikusia duen guztia.