argia.eus
INPRIMATU
Bertsoa.com: urtebeteko balantzea
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 23a
Jexux Mari Irazuk duela urtebete jarri zuen abian Bertsoa.com bertso plaza digitala. Orotara 100.000 sarrera baino gehiago izan ditu jada, eta 200 bertso saio inguru sareratu ditu. Emanaldi horietako batzuk zuzenean eskaini ditu Bertsoa.com-ek. Albisteak, elkarrizketak eta agenda ere biltzen ditu webgune horrek, besteak beste.