argia.eus
INPRIMATU
Planetaren geroak izan ditzakeen arriskuak hizpide
  • Batzuen artean ::Aldaketa klimatikoa badator

    Gaiak

    orrialdeak ::215


Pilar Iparragirre 2008ko urtarrilaren 27a
Lurra jasaten ari den klima aldaketa begibistakoa da, eta haren eraginak leku guztietan ari dira nabaritzen. Azken azterketa zientifikoek diotenez, hamar urteko tartea du Lurrak kalteak itzulerarik gabeko punturaino iritsi arte, eta neurriak epe hori baino lehen hartu behar dira. Baina horrek hala behar duela esateko argudioak ez dira, lehen aldiz, ingurumenaren arlokoak bakarrik, ekonomikoak ere badira. Horretaz guztiaz dihardu Joseba Etxeberriak eta Unai Martinez Lizarduikoak Gaiak argitaletxearen eskutik argitaratu duten Aldaketa klimatikoa badator izenburuko liburu interesgarriak. Metereologiaren historia eta klimatik hasiz, berotegi efektua eta iragarpenak, klima suntsi dezaketen hainbat faktore eta horiei aurre egiteko zer egin aztertu dituzte egileek.