argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2008ko urtarrilaren 23a

Joxean Muñoz gidoilariak Noticias de Gipuzkoan: "Euskal komikiak komikilari oso onak eman ditu baina aurrera egiteko industria solidoa falta izan zaio. Ohikoa izan da, komikiak agertu eta denbora jakin batera desagertzea. Hau da, ahuldadea. Ipurbeltz eta Xabiroi izan dira dudarik gabe segida izan duten bakarrak. Euskal komikigintzaren historiari erreparatuz gero, Ipurbeltzen ezaugarririk azpimarragarriena iraupena izan da. Faktore oso inportantea".

 

Asier Etxeandiak aktorea Berrian: "Hemengo konpainiak ezagutu behar ditugu oraindik, eta haiek bere bidea egiteko aukera izan behar dute. Baina horretarako, Arriaga bezalako antzokiak behar dituzte, antzezlan jakin bat gaizki atera daitekeen arren, horrek sortzen jarraitzeko eta bidea egiteko aukera emango dielako. Euskal kulturari hazteko aukera emango diolako. Baina aukera horren ezean, aktore askok alde egin behar izaten dute. Gelditzen direnek gauzak egiten dituzte, diru laguntzak bilatzen batzuetan, baina, hala eta guztiz ere, Arriagan sartzea betidanik izan da oso gauza zaila".

 
 

Ramon Reboiras Fnac-eko kultur-ekintzako zuzendariak Diario Vascon: "Bai, liburu-dendek best-sellerrak behar dituzte urteko ekitaldia gainditzeko; kontrakoa esaten duenak gezurra dio. Dan Brown, Ken Follet eta Harry Potter ugari".

 

Txema Blasco aktoreak Garan: "Esan didate Wikipedian Espainiako Estatuan film labur gehien egin duen aktorea naizela irakur daitekeela. Nire ordezkariak film labur gehiago ez egiteko esaten dit, baina nola ez ditut ba egingo! Film laburrek sasoi betean egoten eta ‘ordaindutako’ lan eta lan artean denbora pasatzen laguntzen didate. Zuzendariei beti esan ohi diet nik esperientzia eta beraiek bizitasuna jartzen dutela.".