argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 15

Fernando Beorlegui margolaria hilaren 6an hil zen, Irunen, 79 urte zituela. Beorlegui Arrizabalagan (Nafarroa) jaio zen, baina Eibarren (Gipuzkoa) margotu zuen koadro gehien. Daniel Txopitea, Paulino Larrañaga eta Marino Plaza artisten adiskide izan zen, eta aurreneko biekin Goruntz taldea sortu zuen 1974an.

 

Nagore Lozano k eta Sahatsa Jauregik euren argazki eta marrazkiak jarri dituzte ikusgai Hernaniko Biteri kultur etxean. Bi Spera izeneko erakusketa urtarrilaren 29a arte izango da zabalik.

 
 

Josune Ariztondo izango da hurrengo urteetan Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu berria. Ariztondok 2000. urtetik 2007ra Euzkadi Buru Batzarreko idazkaritzan egin du lan. Orain arte Kultura diputatua Belen Greaves izan da.

 

Alexandra Baurés argazkilari frantziarrak Diario Kilómetro izeneko erakusketa paratu du Iruñeko Contraluz galerian. Hilaren 31 arte izango dira argazkiak ikusgai.