argia.eus
INPRIMATU
Iruña-Veleia afera mugitzeko proposamena
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urtarrilaren 20a
Eliseo Gil arkeologoa Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria da eta Arabako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian azaldu du, 2006ko azaroan antzinateko euskara azaldu zela publiko egin zenetik eta aurkitutakoa zalantzan jarri zenetik, aurkikuntzak ontzat hartzeko edo errefusatzeko aurrerapausorik ez dela eman. Gilek proposatu du 2008an analitikak errepikatu eta berriak egitea, 2009aren hasieran ikerketen corpusa argitaratzea eta 2010ean kongresua antolatzea.