Hamaika Bertute taldeak lehen urteurrena ospatu zuen pasa den larunbatean Durangoko Plateruenan. Berrogeita lau bertsolarik eta hiru gai-jartzailek egin dute jada bat ekimenarekin. Taldeko kideek agertu dutenez, iaz 170 saio ingururen antolakuntza lanetan izan ziren bitartekari. Saio gehienak Gipuzkoan eskaini zituzten.