argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2008ko urtarrilaren 15

We are Ellis Island (Ellis uhartea gara) lelopean, Internet bidezko publizitate kanpaina abiatu dute AEBetan. New Yorkeko uharte horretan osasun arazoekin iritsi ziren milaka eta milaka etorkin hartu zituzten garai batean, baina orain 30 eraikin inguru bota nahi dituzte. Kanpainaren asmoa ondare arkitektoniko eta historikoa berritzea eta gordetzea da, eta, horrela, euren historiaren atal garrantzitsu baten memoria gordetzea. Hainbat pertsonaia famatuk –Joe Montana kirolariak, Katharine McPhee abeslariak eta Christian Slater aktoreak, besteak beste– euren guraso eta aitona-amonek Ellis uhartean bizitakoak kontatzen dituzte www.weareellisisland.org webgunean. Horren bidez, herritar anonimoek euren senitartekoen emigrazio istorioak konta ditzaten nahi dute.