argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak ez du software librerik
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko urtarrilaren 08a
Eusko Jaurlaritzak bere departamentuetan software librea ezartzeko aukerari buruzko ikerketa egin du. Ateratako ondorioen arabera, software libreak gabeziak dauzka, eta ezin die Jaurlaritzak dituen behar guztiei erantzun. Egokitze prozesua lizentziadun softwarearen gastuei aurre egitea baino garestiagoa izango litzatekeela esan du Jaurlaritzak.