Geuk “utzitako” tokia?

  • Jakin aldizkariaren azken alerako urtearen errepaso bat eskatu ziguten hainbat laguni, kulturaren arloan nabarmenak iruditu zaizkigun gertakariak azpimarratuz. Ez dut han esandakorik hona ekarriko, baina bai kasko barnean kilika geratu zitzaidan kontu bat; azkura ematen duenak hatza nahi.
Xabier Mendiguren Elizegi
Xabier Mendiguren Elizegi idazleaDani Blanco
Literaturaren saltsan badira urtetik urterako aldaketatxoak, inongo joerari ez baizik zoriari zor zaizkionak, horrela esan baliteke; urte batean poesia-liburu bikainak atera litezke, baina zentzugabea litzateke hor bilakaera jakinik topatu nahi izatea, hurrengo urtea agorra eta hutsala gerta bailiteke alor berean. Aurten, adibidez, saiakera nabarmendu da beste generoen gainetik, baina goiz da oraindik mugimendu sakonik antzemateko.

Aldiz, esan liteke eta esan egiten dut, azken urteetako gertakari esanguratsuena, ikuspuntu soziologiko batetik, emakume idazleen plazaratzea izan dela. Bai kopuruz mordoxka azaldu delako denbora gutxian, bai kalitatez lan bikainak kaleratzen ari direlako. “Emakume idazle” kategoria ez dute maite, arrazoiz, emakume eta idazle diren hauetako gehienek, baina haren falta urtetan eta mendetan salatu eta deitoratu denez gero, barkagarri izan bedi izendapen hori erabiltzea. Oraintsu arte nolabaiteko kuota bete beharra aldarrikatu da han eta hemen (ohartu gabe agian kuota hori ezartzeak emakume idazle onen lanaren gutxiespena ekarriko zuela gerora); gaur, berriz, nik uste inongo kuotarik erabili gabe harro erakusteko moduko obra ari direla osatzen.

Ez zen hori buruan jiraka neukan kezka baina. Eman dezagun euskal literaturaren mundua feminizatu egiten dela. Baita edizioarena ere. Inguruko kulturetan neurri batean gertatu den prozesua da hori, eta ez litzateke harritzekoa gurean ere indartzea. Bejondeigula! Bagenuen premia. Hala ere, ez dakit guztiz zuzena litzatekeen joera berri hori emakumeak gizartean omen duen pisu gero eta handiagoaren adierazgarritzat hartzea.

Alegia, kazetari emakumezko batek komentatu zidan aurrekoan, beren lanbideak prestigioa galtzearekin batera aldegin dutela gizonezkoek beste arlo batzuetara, eta beren tokia emakumeei “utzi”. Informatika, ingeniaritza, garrantzi estrategikoa duten sektoreetara begiratu eta erabateko androkrazia ikusten dut, kardinalen konklabe bat balitz bezala. Literaturak, berriz, argi dago ez duela zerikusirik negozioen muinarekin eta mende berriaren martxan itzala galduz doala ere esango nuke.
Horregatik utzi ote diegu “geurea” zen sozietate pribatu honetako sukalderaino sartzen?

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude