argia.eus
INPRIMATU
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Itun Ekonomiak
  • Baleren Bakaikoa::Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako...

    Udako Euskal Unibertsitatea

    orrialdeak ::100

    prezioa ::15.80€

Pilar Iparragirre 2008ko urtarrilaren 13a
Baleren Bakaikoa Azurmendik Udako Euskal Unibertsitaterako zehazki aztertu dituen gaiak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena. Ekonomia ikasleentzat pentsatuta dagoen lana izan arren, diru publikoen gorabeherez zerbait jakin nahi duten guztientzat ere interesgarria gerta daiteke. Azterketa egiteko honako materialak erabili ditu Bakaikoak, gaiaren gainean argitaratu diren hainbat artikulu eta liburuez gainera: duela 15 urte Bakaikoak berak argitaratu zuen Autonomia Ogasunak eta Europako Komunitateko Aurrekontuak liburua; EAEko 2002ko Ekonomia Ituna, eta Nafarroarako 2003an aldatu zen Ekonomia Hitzarmena. Lana, dena den, ikerketa dibulgatzaile gisa argitaratua dago.