argia.eus
INPRIMATU
Mutiko ehiztari baten lorpenak
  • Cyril Hahn ::Bubu ehiztari.

    Ibaizabal

    orrialdeak::18

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2008ko urtarrilaren 13a
Mutiko beltz baten abenturak kontatzen dizkigu Bubu ehiztari liburuak eta ezusteko atseginez beteta dago. Egun batez, mutikoaren tribuko gizonak alferkeriak jota altxa dira, eta ez dute ezertxo ere ehizatu egun guztian. Emakumeak oso haserre daude, jakina, eta Bubuk zer edo zer egitea erabakiko du. Aitari bere asmoen berri eman, eta hark ez dio eragozpenik jarriko, baina aholku bat emango dio: isilik ibiltzeko, animaliak ez baditu izutu nahi. Bubu, ordea, urduriegi dago aitari ezer entzuteko. Zaku handi bat prestatu du bere zereginerako. Zer ote darama han? (Irakurleak ireki eta jakin ahal izango du). Behin basoan, Bubuk ez du aitak emandako aholkua beteko. Zuhaitzetatik eroriko da, zarata eginez; intxaurrak jango ditu soinuaz ohartu gabe. Zer lortuko ote du?