argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2008ko urtarrilaren 08a

Paula Kasaresek www.gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "Berriki, Nafarroako Parlamentuko Nafarroako Ezker Batua taldeak Euskararen Foru Legearen 5. artikulua (zonifikazioa ezartzen duena) aldatzeko proposamena aurkeztu du Iruñetik hegoaldean, eremu ez euskaldunean dauden lau udalerri (Aranguren, Beriain, Galar eta Noain-Elortzibar) eremu mistoan sartzeko. Izan ere, ikerketa ezberdinek agertu dute udalerri horietako herritarrek begi onez ikusiko luketela udalerri horiek eremu mistora pasatzea, batik bat, haurrak sistema publikoan euskaraz eskolatzeko aukera izateko. Ikerketa horietako batek, Nafarroako Gobernuak berak eskatu zuen Estudio sociolingüístico en Pamplona y su comarca (Ikertalde, 2006) ikerlanak dio aldaketa hori herritarren % 72k nahi duela.

Euskararen Foru Legea onartu zenetik bi aldiz bozkatu da Nafarroako Parlamentuan eremu mistoaren zabaltzea eta bietan ez da legebiltzarraren gehiengoa horretara bildu. Oraingo honetan hirugarrenez eztabaidatuko da eremu mistoaren muga beheraxeago mugitzeko proposamena, aurrekoetan bezala parlamentu-talde batzuentzat eskasa eta beste batzuentzat gehiegi dena".

 

Mixel Oronoz Euskal Konfederazioko bozeramaleak Berrian esanak: "Denborarekin telebista kultura bilakatu ahal izatea espero dut, antzerki greziar berriaren modukoa izatea, herriak ikasi ahal izateko lekua. Jendea alda dadin gauza indartsuak egiteko aukera izan lezake, baina ikusleek kaka eskatzen dute eta hori ematen zaie".