argia.eus
INPRIMATU
Etxeko txikienei eskainitako jokoa
  • Batzuen artean ::Lodikroko. Olerkiak iruditan eta musikan...

    Ikas

    Orrialdeak ::12 + CDa

    prezioa ::17€

Pilar Iparragirre 2008ko urtarrilaren 06a
Ikas, euskal pedagogia zerbitzuak plazaratu berri duen jokoa da Lodikroko. Olerkiak iruditan eta musikan kondaturik. Etxeko txikienei oso deigarri egingo zaizkien marrazkiekin batera, hamabi hitz joko eta olerki erraz eskaintzen ditu, guztiak musikarekin batera ozenki esateko aukerarekin, daraman CDari esker. Nolakoak diren olerkiak? Hona adibide txiki bat: Krokodilo lodi, dilo lodikroko/ Krokodilo ñaño, ñoña lodikroko./ Non hago, non hago, krokodilo lodi?/ Kasu! Hurbil nago, erne izan hadi! Olerkiak eta ilustrazioak Amia Hennebutte Millardek egin ditu. Musika, Jesus Auredek. Perkusioa, Jérôme Martineauk. Kantua, Mari Dumorak. Ahotsak, Joxelu Berasategik, Amaia Hennebuttek, Jesus Auredek, Elea eta Peio Millard Hennebuttek, Julen Auredek, Joritzek eta Azkaineko ikastolako haurrek.