argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz umea euskaraz erregistratuta
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2008ko urtarrilaren 03a
Etxahun iturriotz aretxabaletarra (Gipuzkoa) da jaiotzako inskripzioa euskaraz duen lehenengo haur jaioberria. Hainbat oztopo eta saiakeraren ostean, Aretxabaletako erregistro zibilean liburu berezia zabaltzea lortu dute gurasoek. Orain arte, Euskal Herriko erregistroetan haurren inskripzioa gaztelaniaz eta frantsesez baino ezin zitekeen egin. Etxahuni inskripzioa liburu ofizialean egin ez badiote ere, “balio eta erangikortasun bera” duela azaldu dute gurasoek. Behatokiak adierazi du hemendik aurrera, nahi dutenentzat, beharrezko tramiteak bideratuko dituela.