Euskal Hiriak libur eta DVda
EITB eta Sua argitaletxeak batera plazaratutako liburuak eta DVDak osatzen dute Euskal Hiriak. Viaje a las capitales vascas. A trip to the main Basque cities. Voyage dans les capitales basques. Liburuan agertzen diren testua eta argazki zoragarriak Jorge Morenori zor zaizkio. DVDan erakusten diren Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Baiona, Donibane Garazi eta Mauleko irudiak berriz, Euskal Telebistako Euskal Herria lau haizeetara saioa egiten zuen taldeari eskertu behar zaizkio. Helikopterotik hartutako irudiak dira guztiak, eta euskal hiriburuetan aurki daitekeen aniztasuna erakusteaz gain, leku bakoitzeko aberastasun artistikoen berri ere ematen dute. Jorge Morenok gogoratzen duen bezala, hiria gizarte bateko nukleo dinamikoena delako.