Euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik ENE saria eman dio Bartzelonako Euskal Etxeari Eusko Ikaskuntzak. Euskal Etxea 1979an sortu zuten euskaldunen bilgune izateko eta Katalunian euskal kultura ezagutarazteko. Gaur egun 400 bazkide ditu.