Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro bideratuko ditu 2008an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako administrazio publikoko 5.000 langile euskalduntzeko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta HABEren arteko akordioa garatzea izango du xede diru-laguntza horrek. Orotara 100 administrazio publikotako funtzionarioek hartuko dute parte euskara ikastaroetan.