Sariz mozorrotutako zerga

  • Erroma, III. mendea. Hamar gamelu edo hamar euli. Horiexek ziren Heliogabalo enperadoreak egindako zozketa ospetsuen sariak. Loteriak, hots, gozagarri moduan egindako zozketak, antzinako Erroman sortu ziren. Zotz egiteko modu hark, dena den, ez zuen arrazoi ekonomikorik atzean, agintarien denbora-pasa hutsa zen, eta beste hainbat jardunekin batera Inperioarekin batera ezkutatu zen, mila urteko kuluxka egiteko.
Loteria modernoaren lehen arrastoak XV. mendeko dokumentuetan daude gordeta. Bruggeko (Flandria) artxiboetako 1441eko agiri batek dio bertako loteria aspaldiko ohitura zela, eta scrooder zeritzan kargua aukeratzeko zozketan zuela jatorria. Scrooder-ak, besteak beste, hirira sartzen zen ardoa garraiatu eta dastatzeko ardura zuen; maila eta ospe handiko kargu desiratua, antza. Hautagaiek ordain-sari bat eman behar zuten. Aurrerago, kargua lortzen ez zutenen galerak nolabait arintzeko ohitura sortu zen: kontsolamendu sariak, gaurko sari txikien arbasoak. Berehala konturatu ziren agintariak zozketak etekin ederrak zekartzala, batetik, eta, bestetik, herritarrengandik dirua lortzeko modu bikaina zela, haien haserrea saihestuta. Ohikoak ziren garai hartan zergen igoerek sortutako ezinegonak eta liskarrak.

Gero eta sari handiagoak ematen hasi ziren. Alemaniarrak XV. mendearen hondarrean hasi ziren zozketak egiten eta, sariei dagokienez, haien parekorik ez zen. Horra benetako sari “potoloa”: hiri bat, 29 herrixka, 10.000 hektarea baso, 1.000 hektarea baratz, jauregi bat eta bi lantegi.

Italiako hiri-estatuetan loteria modukoak sortu ziren XV. mendean, Genoan eta Venezian lehenik. Genoako loteriaren jatorria ere bitxia da: usadio zaharrari jarraituz, hiriko senatuko 90 eserlekuetatik bost zozketaz banatzen ziren. Kutxa batean 90 bolatxo sartu eta markatutako bost bolatxoak ateratzen zituztenek eserlekua eskuratzen zuten. Hortik abiatuta, Lotto de Genoa izeneko loteria jaio zen.

Italiar penintsula guztian zabaldu zen jokoa XVI. eta XVII. mendeetan, baita Europako hainbat herrialdetara ere, besteak beste Frantziara eta Espainiara. XVIII. eta XIX. mendeetan herritarrek oso gustuko zuten loteria, baina intelektualek jokoaren kontrako korrontea bultzatu zuten. Ondorioz, ia Europa guztian debekatu edo erdi lotsaturik mantendu zuten, arrazoi finantzarioak argudiatuz. Espainian ordea, tinko eutsi zioten jokoari. 1763an, Eskilatxeko markesak, Karlos III.aren Gerra eta Ogasun idazkari zela, primitiboa deritzan loteria ezarri zuen, Genoako 90 bolatxoen sisteman oinarrituta –1985ean berreskuratu zuten jokoa–. Gabonetako zozketa 1811n jaio zen eta, esan beharrik ez dago, bizi-bizirik dago oraindik.

Jokatzeko ohitura zabaltzearekin bat, saria eskuratzeko trikimailu eta sineskeriak ere hedatu ziren. Bilbon, esaterako, kanpotik etorritako ohiturari eutsi zioten; San Tadeoren laguntza izateko 60 egunez egin behar zen otoitz. Elorrion, bi isatseko sugandila harrapatu eta kutxa batean sartzen zuten loteria txartelarekin batera. Erronkarin, aldiz, gauza bera egin behar zen, baina sugandilaren ordez muskerra sartuz. Eta egun, bi isatseko muskerra harrapatzea baino askoz zailagoa da loteria tokatzea. Baina badaezpada…

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude