argia.eus
INPRIMATU
Komunean bizi izandako ametsa
  • Leire Bilbao, Jokin Mitxelena ::Komunean galtzen naiz

    Elkar

    orrialdeak ::44

    prezioa ::7.60€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 23a
Komunean galdu naiz
Komunean galdu naiz liburuaren azala
Zortzi urte baino gehiago dituzten neska-mutikoentzat aproposa den istorioa sortu du Leire Bilbaok, eta Jokin Mitxelenak egin ditu marrazkiak. Kezkatuta dagoen neskatila du protagonista: etxean bost lagun dira eta bakoitza gogoan jartzen zaionean komunera joaten denez, arazoak dituzte. Komun txikia dute etxean, ez dira bostak kabitzen. Aitonaren etxeko bainugela, ordea, nahiko zabala da. Gainera, hain dago gertu itsasotik, marea altu dagoenean komun zuloraino igotzen dela itsasoko ura. Abantaila paregabea, horrelakoetan ez baitaukate bonbatik tira beharrik ere. Arrantzalea izandakoa da aitona, eta erretiroa aspaldi hartu bazuen ere, arrantzan egitea du gustuko. Etxeko leihotik egingo luke, aguazilek isuna jarriko ez baliote. Dena den, isilean, komun zulotik egitea erabaki du.