argia.eus
INPRIMATU
Fermin Muguruzaren argazki liburua eta DVDa
  • Batzuen artean::Fermin Muguruza

    Talka

    orrialdeak ::200 + DVDa

    prezioa ::20€

Pilar Iparragirre 2007ko abenduaren 23a
Fermin Muguruza
Fermin Muguruza musikariaren argazki bilduma eta DVDa
Fermin Muguruzak argazki liburu eta DVD batean bildu ditu hainbat abesti eta bizipen, hasi 18/98 makroauzian auzipetutako guztien alde 2006ko azaroan Barakaldon eman zuten kontzertutik eta 2007an mundu osoan egindako biraraino. Lan berriak Fermin Muguruza Afro-Basque Fire Brigade du izena. Fer Aporen sarrerari biraren argazki bilduma eta Euskal Herria Mundua Clash 50 minutu irauten duen dokumentala gehitu dizkio. Aukeratutako kanten artean, honako hauek daude: Baxua eta Lurra, Euskal Herria Jamaika Clash, Mendebaldarketa, Nik Baditut Sei, Maputxe, La Fille du Quartier Populaire, La Linea del Frente, El Último Ska, Milaka Bilaka, Gora Herria eta DUB Manifest.