"Real Madriletik Gutirekin gorde dut harremana"

  • UGT sindikatuko ordezkaria izan zen Sakanan eta PSN alderdiko zinegotzia Iruñean. Orain Emakume Aurrerakoien taldeko burua da Nafarroan. Tarteka, presidente lanak bete izan ditu San Ferminetako zezenketetan.
Ainhoa Aznarez
Ainhoa Aznarez Emakume Aurrerakoien taldeko buruaJosu Santesteban

Ahotsak taldeko kidea ere bazara, baina ez zitzaidan sarrerako testuan sartzen eta orain garrantzitsua ote den ez nago seguru...


Niretzat oso garrantzitsua da Ahotsaken parte hartzea. Azken urteotan hartu dudan erabakirik hoberena eta interesgarriena da.

Zertarako balio izan du?


Besteari –hau da, ideia ezberdinak defendatzen dituenari– zor zaion errespetua izateko, duen egia zatia errespetatzen ikasi eta ulertzeko. Aurrerapauso finkoak egin ditzagun helburu batera iristeko: bakera.

Bota egin zintuzten PSNtik ala zeu joan zinen?


Ez naute bota, ezta nik alde egin ere. Oraindik lurralde batzordeko ordezkaria naiz datorren kongresura arte. Hau da, 2008ko uztailera arte.

Bizkartzainik eramaten al duzu?


Bai, duela bost urte Barne Ministerioak ipini zizkidan eta haiek esango didate noiz kendu; beraien eskuetan dago erabaki hori.

Zure zenbait alderdikidek protagonismo nahia leporatu zizuten.


Gatazka bat konpontzeko asmoa ezin daiteke protagonismoarekin lotu, falta zena!

ETAk zuri bizitza kentzeko beldurretan bizi al zara?


Ez, ez dut uste gatazka politikoa konpontzeko ahaleginak egiteagatik edo bakearen alde lan egiteagatik horrelako ekintzarik merezi dudanik.

Iruñeko zezen plazako presidentea izan zara eta Nafarroako Emakume Aurrerakoien elkartekoa ere bazara. Zilegi al zait kontraesana ikustea?


Sanferminetan zezenek protagonismo itzela dute gure hirian eta presidente izateak festa beste modu batean ikustera eramaten zaitu.

Baina zeu ere oso zezenzalea zara eta horrek “armairuan” edukiko zaitu zenbait girotan, noski!


Zezen zalea baino, Sanfermin zalea. Zezenak dehesetan ikustea atsegin zait, baita gaueko eta goizeko entzierroak ikustea ere.

Zein da zure lagunik onena Real Madril taldeko jokalarien artean?


Lagun asko dauzkat Real Madrilen nire senarrak han jokatu zuelako lau urtez. Orain jokatzen dutenetatik Gutirekin gorde dugu harremana eta baita egun, Real Madril utzita, beste futbol talde batzuetan dabiltzanekin ere.

Beraz zure senarra izarra izateko bidean zegoen baina argia itzali zitzaion. Nola egokitu da bizimodu “lurtar” honetara?


Futbolariek badakite futbola urte batzuetarako dela eta, “galaktikoek” izan ezik, bizimodu berria aurkitu beharko dutela.

Zein da zure ondorengo helburua Nafarroako bizitza publikoan, kontatzeko moduan baldin bazaude...


Egia esan, daukagun panoramarekin gogo guztiak kentzen zaizkit. Gainera uztailean kongresua dugunez, ikusiko dugu zer nolako adostasunetara iristen garen datozen lau urteetarako!

Zure ustez non egongo da traba: Madrilen ala Iruñean?


Gehienbat Iruñean, baina lasai asko egon daitezke: ez dut inoren posturik ezta inolako poltronarik nahi. Zinegotzia izan aurretik beti lan egin izan dut gizarte-sareetan eta horrela jarraituko dut: horrek merezi du benetan!

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude