Ainhoa Aznarez

"Real Madriletik Gutirekin gorde dut harremana"

  • UGT sindikatuko ordezkaria izan zen Sakanan eta PSN alderdiko zinegotzia Iruñean. Orain Emakume Aurrerakoien taldeko burua da Nafarroan. Tarteka, presidente lanak bete izan ditu San Ferminetako zezenketetan.
Fermin Etxegoien
2007ko abenduak 23
Ainhoa Aznarez
Ainhoa Aznarez Emakume Aurrerakoien taldeko buruaJosu Santesteban

Ahotsak taldeko kidea ere bazara, baina ez zitzaidan sarrerako testuan sartzen eta orain garrantzitsua ote den ez nago seguru...


Niretzat oso garrantzitsua da Ahotsaken parte hartzea. Azken urteotan hartu dudan erabakirik hoberena eta interesgarriena da.

Zertarako balio izan du?


Besteari –hau da, ideia ezberdinak defendatzen dituenari– zor zaion errespetua izateko, duen egia zatia errespetatzen ikasi eta ulertzeko. Aurrerapauso finkoak egin ditzagun helburu batera iristeko: bakera.

Bota egin zintuzten PSNtik ala zeu joan zinen?


Ez naute bota, ezta nik alde egin ere. Oraindik lurralde batzordeko ordezkaria naiz datorren kongresura arte. Hau da, 2008ko uztailera arte.

Bizkartzainik eramaten al duzu?


Bai, duela bost urte Barne Ministerioak ipini zizkidan eta haiek esango didate noiz kendu; beraien eskuetan dago erabaki hori.

Zure zenbait alderdikidek protagonismo nahia leporatu zizuten.


Gatazka bat konpontzeko asmoa ezin daiteke protagonismoarekin lotu, falta zena!

ETAk zuri bizitza kentzeko beldurretan bizi al zara?


Ez, ez dut uste gatazka politikoa konpontzeko ahaleginak egiteagatik edo bakearen alde lan egiteagatik horrelako ekintzarik merezi dudanik.

Iruñeko zezen plazako presidentea izan zara eta Nafarroako Emakume Aurrerakoien elkartekoa ere bazara. Zilegi al zait kontraesana ikustea?


Sanferminetan zezenek protagonismo itzela dute gure hirian eta presidente izateak festa beste modu batean ikustera eramaten zaitu.

Baina zeu ere oso zezenzalea zara eta horrek “armairuan” edukiko zaitu zenbait girotan, noski!


Zezen zalea baino, Sanfermin zalea. Zezenak dehesetan ikustea atsegin zait, baita gaueko eta goizeko entzierroak ikustea ere.

Zein da zure lagunik onena Real Madril taldeko jokalarien artean?


Lagun asko dauzkat Real Madrilen nire senarrak han jokatu zuelako lau urtez. Orain jokatzen dutenetatik Gutirekin gorde dugu harremana eta baita egun, Real Madril utzita, beste futbol talde batzuetan dabiltzanekin ere.

Beraz zure senarra izarra izateko bidean zegoen baina argia itzali zitzaion. Nola egokitu da bizimodu “lurtar” honetara?


Futbolariek badakite futbola urte batzuetarako dela eta, “galaktikoek” izan ezik, bizimodu berria aurkitu beharko dutela.

Zein da zure ondorengo helburua Nafarroako bizitza publikoan, kontatzeko moduan baldin bazaude...


Egia esan, daukagun panoramarekin gogo guztiak kentzen zaizkit. Gainera uztailean kongresua dugunez, ikusiko dugu zer nolako adostasunetara iristen garen datozen lau urteetarako!

Zure ustez non egongo da traba: Madrilen ala Iruñean?


Gehienbat Iruñean, baina lasai asko egon daitezke: ez dut inoren posturik ezta inolako poltronarik nahi. Zinegotzia izan aurretik beti lan egin izan dut gizarte-sareetan eta horrela jarraituko dut: horrek merezi du benetan!

Azkenak
Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


2017-06-25
Hamar urte

“Hamar urte egin ditut AGIFUGIn (Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijito Elkartea), orain ere han nabil diputaziorako lanean. Hainbat gauza egin dugu: Gerra Zibilari buruzko dokumental bat, haurrei ijitoen historia erakusteko komikia... Egunero-egunero hamar urtez ijitoekin egon ez banintz, ezinezkoa zitekeen liburua egitea, ez bainuke informazioa filtratzeko tresnarik izango”.


Hondarribia-The Village Outlet Shopping, EAJk aurrera atera nahi duen astakeria urbanistikoa

40.000 metro koadro, 100 saltoki, 1.000 autorentzako aparkalekua eta urtean 5 milioi bisitari aurreikusten ditu Zaldunbordan (Hondarribia eta Irun artean) egin nahi duten megaproiektu burugabeak.


2017-06-25 | Xalba Ramirez
"Asko gara eszenatokira igo nahi dugun neskak, ateratzeko zain gaudenak"

Euskal musika eszenaz eta genero harremanekin duen loturaz aritu dira topatu eta Klitto atariak  Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz Salvador Zaldua (Skakeitan, Olatz Salvador) musikariekin.


Natura nola bizi eremu urbanoko ikastetxeetan

Ados, baso eskolak eta naturaz inguratutako ikastetxeak abagune paregabea dira pedagogia berdearen onurez gozatzeko, baina Euskal Herrian asko dira hiri eta eremu urbanoetan kokatuta, asfaltoa lagun duten eskolak. Horiek ere, ordea, uste baino gertuago dute bioaniztasuna bertatik bertara lantzeko aukera. Horren lekuko, artikuluaren bukaeran aurkituko dituzun esperientziak.


2017-06-25 | Jabi Zabala
"Jainkorik baldin badago, arrazista itzela da"

Aleida Guevara March kubatarra (Habana, 1960) pediatrian doktorea, mediku internazionalista, Alderdi Komunistako kidea eta bi alabaren ama da. Habanako William Soler haur ospitalean egiten du lan eta Che Guevara ikerketa gunean laguntzailea da. Cheren alaba izateagatik ezaguna, Kubako iraultzaren eta aitaren figuraren defentsa egiten du maiz, nazioartean parte hartzen duen foroetan. Berriki Bilbon izan da, Euskadi-Cuba elkarteak antolatutako elkartasun topaketa batean. Aitaren figuraz,... [+]


"Emakumeon borroka gerrillariaren irudira murrizten duenak ez du ikusten iraultzaren osotasuna"

Daeshen ofentsibak eta Kobaneko setioak kurduak nazioarteko lerro buruan jarri zituzten. Une kritiko hartan Meral Zin Çiçekek (Kolonia, Alemania, 1983) abiatu zuen REPAK erakundea Kurdistanen sortutako aukera eta beharrizanei erantzuteko. KCK-ko – Kurdistango Konfederazio Demokratikoa– kide gisa, emakume kurduek batasun nazionala sustatzeko tresna bilakatu da, baita internazionalista, akademiko eta kazetarien lana koordinatzeko ere.


2017-06-25
Ertzaintzak jarri dizun trafiko isuna ETAren errua da Beltran de Herediaren arabera

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak adierazi du arrazoia daukazula, kotxea ondo aparkatuta zeneukala, baina gogoratu behar dela nondik gatozen eta multa jarri dizun ertzaina ez dela libre sentitu urte askoan isunak jartzeko, terroristen presioen ondorioz.


2017-06-25
"Ikusten? Portugal Espainiatik banatu ez balitz orain ez lirateke holan ibiliko"

Mariano Rajoyk Espainiako presidenteak gauzak nolakoak diren esplikatu digu berriro pertsona arruntoi, Portugalen dozenaka hildako (respect) eragin duen sutea dela eta. “Katalan separatista horiek hobe lukete Portugalgo adibidea aintzat hartu”, esan du Rajoy handiak, “beren kabuz ibiltzea erabaki zutenetik begira nola dabiltzan, hondamendiz hondamendi; ze ez da sute hau bakarrik izan, ez, hiriburua ere guztiz suntsitu zitzaien [papera irakurtzen] ixa-uve-i-i-i mendean,... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude