Numenak 2
Ilunpean bizi ei ziren euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonista Unai Busturiak eta Julen Ribasek osatutako Numenak komikian. Beren gainbehera errukigabe iristen ari da, argitasunean bizi diren gizakien erruz. Mari, Akerbeltz, Basajaun, lamiak... ohartu dira horretaz, baina aurrera doaz betiko bizimoduan. Haienak jasan behar dituztenak, ordea, argitasunera itzuli nahi dute. Eta halaxe egiten dute: XVI. mendeko Zugarramurdira zein XXI. mendera. Aita izan zen sail honetako lehen komikia. Bigarrena Alaba da.